Euskal doinu ederrenetan betikotu zaigu
-Gugan bego-
Beti zaurgarrien abaro,
malkarrik zailena ere
berdegune leun bihurtzen abilena.
Maiz kantu bat ahoan,
transmisioaren soka mardula utzi diguzu opari.
Ikastolan abestuko ditugun doinuek
zure oroitzapena utziko digute airean,
zuk utzitako ondarearen irute-garai luzean.
Argia bekizu bidea, Arantxa.
Andoaingo Ikastolako familiek, ikasleek eta lankideok, betiereko esker onez.
Andoainen, 2023ko urtarrilaren 4an