Eskela

Mertxe Manterola Garmendia

-Gugan bego-

Manuel Larramendi Kultur Bazkuneko
bazkide aitzindaria,
apirilaren 2an hil zen, 68 urte zituela.

Manterola eta Garmendia, Mertxe
euskalgintzaren zokaina;
izar-argien ilunbidean
ihesi zoazkigu baina.
Zintzoa bezain maitagarria,
apala kementsua adina.
Ama Lurraren zinezko aihena:
bizi berriaren zaina!
Zor dizugun maitasunean
urre gorria alajaina!

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna

Andoainen, 2025eko apirilaren 4an

Hileta GAUR, ostirala, arratsaldeko 18:30etan izango da Andoain.