Parte hartzaileena Andoain izango da, lau txapelketatik hirutan parte hartzekoa baita. Iaz Andoaingo taldea albiste iturri bilakatu zen, Nora Mendizabalek Herriartekoan parte hartu baitzuen. Gipuzkoako Herriartekoan parte hartzen zuen lehen emakumezkoa izan zen.
Maiatzeko lehen asteburuan hasiko da txapelketa.
ESKUA: Aduna, Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Andoain, Aretxabaleta, Asteasu, Astigarraga, Ataun, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Bidania-Goiatz, Donostia, Hernani, Oiartzun, Oñati, Tolosa eta Zestoa.
GOMAZKO PALETA: Aia, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Mutriku, Soraluze, Tolosa, Usurbil eta Zumaia.
PALA MOTZA ETA LARRUZKO PALETA: Andoain, Deba, Donostia, Errenteria, Lazkao, Oiartzun, Olaberria eta Ordizia.
ZESTA-PUNTA: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.