Urte asko eta gero, Amasa-Villabonak, Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan parte hartuko du eskuzko modalitatean. Amasa-Villabona ordezkatuz, kadetetan Eñaut eta Oier Aranburu anaiek jokatuko dute. Jubeniletan, Koldo Jauregi eta Aimar Iraolak jokatuko dute eta nagusi mailan, berriz, Eneko Maiz eta Mikel Otañok.
ANDOAINGO ORDEZKARIAK
Kadeteak: Eneko Beloki eta Iker Uria. Gazteak: Urtzi Artola eta Eneko Gomez. Nagusiak: Aritz Eskudero eta Imanol Usandizaga.