2019ko udal hauteskundeak

Hauteslekuak zabalik daude, hiru hauteskunde ezberdinetan bozkatu ahal izateko

Jon Ander Ubeda 2019ko mai. 26a, 09:59

Europar Batasuneko, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Udal hauteskundeetako ordezkariak aukeratzeko eguna iritsi da. Egunaren amaieran Europar Batasuneko zenbaketari ekingo diote lehenik, beste bien zenbaketarekin jarraitzeko ondoren. Aiurrik jarraipen berezia egingo du.

Hiru boto ezberdin

Sobre urdinean Europar Batasuneko botoa sartu behar da, laranja kolorekoan Batzar Nagusietako botoa eta zurian Udal hauteskundeetakoa.

Botoen zenbaketa

Bruselaren aginduz, zenbatuko diren lehen botoak Europar Batasunekoak izango dira. Eta emaitzak ez dira 23:00ak arte publiko egingo, Italiako hautes-mahaiak ordu horretan itxiko baitituzte. Antza, ez dute hango hauteskundeetan eragin nahi. Herbehereetan, esaterako, ostegunean egin zituzten Europar Batasuneko ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak eta gaur gauera arte emaitzak ez dira ofizialak izango.

Batzar Nagusiak eta Udaletxeak

Europakoa zenbatuta, Udal hauteskundeen eta Batzar Nagusien zenbaketari ekingo diote. Bereziki udaletxeetan, hauteskundeak erabakiorrak izango dira. Emaitzak emaitza, argi dagoena da Andoainen edo Zizurkilen alkate berria aukeratuko dela, egungoek agur esan eta gero.

Aiurrik hauteskundeen jarraipen berezia egingo du, egunean zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!