Manu Izagirreri omenaldia Albaolan

Jon Ander Ubeda 2019ko abu. 11a, 09:40
©Albaola

Manu Izagirre Aldundiko arkeologia saileko arduradun ohia eta Burdina taldeko kidea uztailaren 20an zendu zen. Albaola proiektuaren maitalea eta jarraitzailea sutsua zen, bai eta boluntarioa. San Juan baleontziaren ikerketa lanetan aritu zen.   

Abuztuaren 9an, ostiralarekin, Albaola Itsas Kultur Faktorian hainbat lagun elkartu zen Manu Izagirreri azken agurra egiteko. Lagun eta familia kide horien artean Robert Grenier egon zen, San Juan baleontziaren espedizioko zuzendaria izandakoa.

Omenalditxoaren kronika Albaolaren webgunean irakur daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!