Mugikortasun festa ari dira ospatzen Aiztondoko ikastetxeak

Aiurri 2019ko ira. 20a, 11:34

Mugikortasun iraunkorraren astearen baitan, mugikortasun festa ari dira ospatzen Adunako, Zizurkilgo eta Amasa-Villabonako ikastetxeak Zubimusu zubian. Adunarrak bizikletan jaitsi dira zubiraino, eta 10:30ean ekin diete jokoei. Jokoek iraun bitartean Zubimusu zubia itxita egongo da motordun ibilgailuentzat.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!