Euskararen Nazioarteko Eguna 2019

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira ekimen ezberdinak antolatuko dira

Aiurri 2019ko abe. 2a, 16:43

Azaroaren 19an Villabonako Errebote plazan antolatu zuen Euskararen Nazioarteko Eguneko aurkezpen ekitaldia Galtzaundik.

#Hitzolariak izena eman dio aurtengoan Galtzaundi Euskara Taldeak Euskararen Nazioarteko Eguneko ekimenari. Asteasun abenduaren 1ean ospatu zuten Euskararen Nazioarteko eguna; abenduaren 3an, berriz, Amasa-Villabonan, Zizurkilen, Adunan eta Larraulen.

Amasa-Villabona
11:30 Hezkuntza eragileen ekimena Fleming herri eskola, Zubimusu ikastola eta Erniobea BHI-ren eskutik, Malkar plazan.
18:30 Herri ekimena herriko elkarte eta herritarrekin, Malkar plazan. Euria eginez gero Berdura plazan ospatuko da ekimena.

Zizurkil
15:00 Ipuin-kontaketa eta Hitzolariak San Millan ikastetxearen eskutik, herrigunean.
15:15 Zubimusu ikastolako eta Pedro Mari Otaño eskolako ikasleak Joxe Arregi plazara joango dira hitzekin lanketa egitera eta harietan hitzak zintzilikatzera.
16:00 Ekintza ezberdinak eskolako haurrekin.
16:30-19:00 Hitzak zintzilikatzen joango dira herriko elkarteak txandaka.
19:00 Amaiera ekitaldia eta zintzilikatutako hitzen irakurketa.

Aduna
19:00 Xabier Leturiaren "Tarrapatan. Pandero baten ibilbidea" liburuaren aurkezpena,  kultur aretoan.

Larraul

15:00 Hitzen sarea osatuko dute herriko plazan. Bazkal ondorengo kafea, txokolatea eta goxoa eskainiko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!