U30 Greba Orokorra

Greba Orokorraren astea

Aiurri 2020ko urt. 27a, 07:16

Izaera soziala duen Greba Orokorra ostegunerako deituta dago, eta aste hauetan pentsiodunak, sindikatuak eta beste zenbait eragile deialdia ahalik eta eraginkorrena izateko lanean ari dira. Aiurrik Greba Orokorrari buruzko atala sortu du, hitzorduarekin lotura duen informazioa bertan eskegitzeko.

Astelehen honetan pentsiodunak batzartuko dira, herri askotan. Besteak beste, Andoaingo Goikoplazan. 12:00tan elkartuko dira, asteleheneroko protestari ekiteko.

Aste honetako bigarren hitzordua kazerolada izango da. Andoainen, esaterako, asteazken gauerako deituta dago. Gaueko 21:00tan abiatuko da Goikoplazatik, eta herrigunean barrena ibiliko dira.

Grebaren eragina

Sindikatuek aurreko astean adierazitakoaren arabera, eskualdeko ehundik gora enpresetan greba egitekoak dira. Thyssen, Plastigaur, Mendiola,... enpresa handi eta tamaina erdiko askotan greba egitekoak dira. Baita Udal langileen edota irakasleen kasuan ere. Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan tokiren batean baino gehiagotan greba egitekoak direla ohartarazi dute.

Atal berezia: Greba Orokorra

Erlazionatuak

Urtarrilak 30, Greba Orokorra

Erabiltzailearen aurpegia June Arrieta 2020 urt 24 Eskualdea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!