Jendetza bildu zen Miranda Ebron euren taldeak agurtzeko eta animatzeko. Andoaingo eta Urnietako zenbait herritar ere gerturatu ziren egun berezi hori gertutik bizitzeko, eta Aiurrirekin kontaktuan egon ziren argazkiak eta bideoak bidaliz.
Esanak esan, hasieratik bi taldeen arteko giro ona nabarmendu zuten gerturatu zirenek; kaleak beteta, festa giroa eta aurkariak baino lagunak. Kaleak goraino bete ziren, eta gehiago Errealeko autobusari harrera egitean, 3.500 zaletutik gora gerturatu ziren, abestuz eta oihukatuz.
Partida amaitu ostean, errealzaleak Errealeko jokalarien zain gelditu ziren; azkenean, jokalariekin argazkiak ateratzeko aukera ere eduki zuten. Miranda Ebrora joan ziren zaleak bertako herritarrekin eduki zuten tratu ona nabarmendu zuten.