Non dago arrakastaren gakoa? Urtzi Odriozola Codesyntax enpresako kideak honako hausnarketa egin zion Aiaraldea tokiko hedabideari: “Aurretik Tribial jokoa egin genuen, eta buelta bat emanda sortu genuen”. Egunean behin partida bat egiteko zerbait bilatzen genuen, eta hortik dator izena. Baita arrakastaren gakoa ere: “Jendeari ez zaio ahazten. Gainera, 20:00etan ez baduzu programa ireki, notifikazioa iristen zaizu telefonora”. Horrez gain, taldeak eratu daitezke, eta lagun arteko sailkapen propioak sortu daitezke horri esker. Etengabe eguneratzen da ranking orokorra, partaideek partida jokatu ahala.
Aste honetan, Aiurri taldean, rankingaz gain, sariak eta guzti banatuko dira.