Koronabirusa

Adinekoen aisialdi guneak ixteko gomendioa

Jon Ander Ubeda 2020ko martxoaren 12a

Andoaingo Anbrosia Olabideko eraikina

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburu Nekane Murgak Eudel Udalen erakundeari jubilatuen aisialdiarako egoitzak ixteko gomendioa luzatu dio: “Erabakiok gizartean duten eragina handia den arren, adituen aholkuei jarraituz egiten da. Erabakiorra da une honetan neurri hori hartzea, COVID-19aren zabalkundea gerarazi nahi badugu”.

Andoainen, esaterako, zaurgarritasun handiko alorrean hainbat neurri hartu zituzten:

  • Ibili Andoain ekimena bertan behera geratu zen, asteazken goizean.
  • Jubilatuen egoitzan asteazken arratsaldeko bingoa bertan behera geratu zen.
  • Eguneko Zentrora doazen adineko batzuk etxera bidali zituzten, prebentzio neurri modura.

Zizurkilen ere, hainbat neurri hartu dituzte:

  • Elizpe, jubilatuen egoitza itxirik dago, behin-behinean.
  • Larunbatean egitekoa zuten emakumeen irteera, bertan behera geratu da.
 

Amasa-Villabonan ere, neurri bereziak:

  • Salbadora jubilatuen egoitza itxirik dago, behin-behinean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!