Larunbat goizetik nabari dira aldaketa horiek: Makaldegia hutsik dago, terrazak bilduta, kirol jarduera batera doazen kirolarien eta gurasoen arrastorik ez... Gizarte zibilari ezarritako neurri gogorren hasiera da, eta antza guztien arabera egoera sine die luzatuko da.
Lan munduan ere eragina izango du. Itasaren adibidea baliagarria da. Astelehenetik aurrera neurri zorrtzak ezarriko dizkiete langileei. Ohar hau jaso dute langileek:
- Etxetik laneko arroparekin jantzita iritsiko dira lantokira, aldagelak saihestuta.
- Laneko atari nagusian tenperatura hartuko zaio langile bakoitzari.
- Lanaldi osoan maskarillarekin lan egin beharko dute.
- Jantokira sartzeko murrizketak. Bakoitzak bere lanpostuan bazkaltzeko aukera izan dezakete.
- Turno aldaketan, lankideen arteko distantzia behar beharrezkoa izango da.