Tolo astoarekin agertu da bertsotan! Arkaitz Lasartek luzatu dio puntua: astua pasiatzeko ba al dago baimena?
#BertsoVid19 #Aiurri Hori da hori originaltasuna Arkaitz Lasarteren puntuari erantzuteko. Tolo astoarekin eta guzti irten da bideoan, ez galdu! Lehen izendatua Olatz Esnal izango da. Bigarrena, berriz, Kepa Sarasola izanen da. pic.twitter.com/cC1hQhS4jV
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) March 17, 2020
Ion Belokik, berriz, ama gonbidatu du bertsotan aritzera. Bejondeizuela!
#BertsoVid19 #Aiurri Ion Belokik amari bota dio puntua. Marijoseren izendatuak dira bere anaia Juantxo eta Aritz Eskudero laguna. pic.twitter.com/UIapUlAtr8
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) March 17, 2020
Santakrutzak ospatuko ote diren galdetzen duenik ere bada. Kepa Sarasolak eman dio erantzuna Tolok luzatutako puntuari.
#BertsoVid19 #Aiurri Tolok jarritako puntuari erantzuna dezue segidan. Gonbidapena Rubio eta Aitziber Ugartemendiarentzat. Ez dadila aria eten pic.twitter.com/53t2sf6v62
— Kepa Sarasola (@ksb3ksb) March 17, 2020
Beñat Belokik Miren Lopez de Muniaini luzatu dio puntua: Hau bukayu ta gero kristoren parranda?
#BertsoVid19 #Aiurri Miren Lopez De Munainek erantzun du Beñat Belokiren puntua. Bere izendatuak dira Maite Sagaseta eta Jon Lopez de Munain anaia. pic.twitter.com/7LHjCEmozN
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) March 17, 2020
Dantzarako eta kanturako gogoa ez du galdu Ainhoa Larretxeak Mikel Arberasek luzatutako puntuan.
#BertsoVid19 #Aiurri @chearberas ek @Ainhoaa8 izendatu du eta hau izan da erantzuna. Ainhoak Maddi Ane Txoperena eta Patxi Castillo izendatu ditu. pic.twitter.com/c1W2Kf5wAp
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) March 17, 2020