Unai Ormaetxea:
Zer moduz bizi zera etxean sartuta?
Ion Beloki:
Egiya esanda Unai
oso aspertuta.
Baina konturatu naiz
ondo pentsatuta
bizi litekeela
gutxi gastatuta.
Izendatuak: Oihana Iguaran eta Jon Eskudero.
Ion Beloki:
Ez al zera aspertzen
saiorikan gabe?
Oihana Iguaran:
Bertsoa etxeraino
datorkit halare.
Korapiloa egin
dezakegu sare
ta sare horri esker
elkarrekin gaude.
Izendatua: Amaia Agirre.
Ion Beloki:
Lanean hobeto ala
lanik gabe hobe?
Jon Eskudero:
Papeleran lanean
jardun beharrak gaude.
Bestela bizi beharko
ginateke grabe
batere komuneko
paperarik gabe.
Izendatuak: Aritz Eskudero eta Jokin Sorozabal.
Jon Eskudero:
Nondik heldu ote da
koronabirusa?
Aritz Eskudero:
Haiziak bidali du
handikak onuntza.
Sendatzeko behar da
guztion laguntza
bestela denontzako
zakurraren putza.
Izendatuak: Iñaki Otaegi eta Iñaki Lopez de Munain.
Unai Ormaetxea:
Komuneko papera
erosi al dezu?
Unai Mendizabal:
Oinarrizkoa zena
bihurtu da luxu.
Dendara erostera
joaten bazera zu
behar dana bakarrik
erosi ezazu.
Izendatuak: Beñat Iguaran eta Izar Zelarain.
Unai Mendizabal:
Zakurrak pasiatzen
aterako al haiz?
Beñat Iguaran:
Eguerdin, iluntzian
ta goizetan garaiz.
Eurengatik mendira
joan izan naiz maiz
ta orain eurei esker
ni ateratzen naiz.
Izendatuak: Jokin Etxeberria eta Beñat Karrera.
Unai Mendizabal:
Ze earki bi aste
eskolarik gabe?
Izar Zelarain:
Eta sofan botata
manduaren jabe.
Azterketarik gabe
gu hobeto gaude
lagunekin atera
nahio det halare.
Izendatuak: Haritz Mujika eta Aratz Arzelus.
Beñat Iguaran:
Skypez egin behar
bertso afaria?
Beñat Karrera:
Koronabirus honek
indun aberia.
Positiboa badu
bere alderdia
YouTuben egongo da
zerbatte hobia.
Izendatuak: Maialen Argote eta Iñaki Lizaso.
Izar Zelarain:
Orain bertso eskolakoi
jasan beharrik ez?
Haritz Mujika:
Nahiz astero aritu
irriz ta enbitez.
Taldea osatzen degu
bost sei adiskidez
biharkoa egingo
segu skype bidez.
Izendatuak: Aitor Usandizaga eta Jon flores.
Beñat Karrera:
Trikitixa hotsikan
ezta kaletikan?
Maialen Argote:
Dantzari falta ere
bada bazterretan.
Bizilagun ugari
begira leihotan
txakurrak ibiltzeko
lasai kalejiran.
Izendatuak: Irati Irurtzun eta Uxue Urruzola.
Beñat Karrera:
Hontatik diskaren bat
aterako al da?
Iñaki Lizaso:
Baiezkoan nago ni
badut bihozkada.
Kantu bat martxosua
bestia balada
ikasiko dituzu
danak beharbada.
Izendatuak: Tomas Lizardi eta Jon Urbieta.
Haritz Mujika:
Txakurra paseatu
basura atera?
Jon Flores:
Gaur gustoko da atzo
etzan gauza bera.
Hilabete etxean
geldituko gera
guztia konpontzeko
modua horixe da.
Izendatuak: Iker Elizegi eta Julen Beldarrain.
Iñaki Lizaso:
Ez al zaigu ahaztuko
pilotan jokatzen?
Jon Urbieta:
Ikasia uan ba
bi segidan jotzen.
Garaia baek eta
hasiai pentsatzen
beste deporterikan
ez al zaik gustatzen.
Izendatuak: Iñaki Artola eta Julen Urruzola.
Jon Urbieta:
Sagardotegi danak
itxita omen zeudek.
Julen Urruzola:
Tenporada garaian
izan behar zin honek.
Nahiz eta oso lasai
bota duen Jonek
biontzakore kolpe
gogorra izan dek.
Izendatuak: Iñaki Errazkin eta Jon Eskudero.
Jon Urbieta:
Ezin frontoira joan
eztare mendira.
Iñaki Artola
Eguna pasatzen dut
leihotik begira.
Lehen aurreratuak
atzenduko dira
bertsotan ikasiko
bagenu sikira.
Izendatuak: Beñat Urretabizkaia eta Hodei Oiarzabal.
BERTSO GEIHAGO TWITTERREN #BERTSOVID19 TRAOLA ERABILITA EDO LINK HONETAN:
[KLIKATU]