Ez eskolarik, ez parkerik. Etxean egotera derrigortuta daude haur eta gaztetxoak, gizarte osoa bezalaxe. Infekzioa areagotzeko erraztasun handiagoa dutelako edo, helduak oinarrizko gauzak egitera atera daitezke kalera. Baita etxean bizi diren animaliak ere. Haurrak ordea etxean daude, bakartuta. Bideo-deiak dira inguruko harreman sareari eusteko bidea. Eta, gainerakoan, irudimen handia egunerokoari eusteko. Ariketa fisikoa, jolasa eta etxeko lanak uztartu behar dituzte egun hauetan.