Lehenengo astean bezalaxe, oraingoan ere azkarrena eta onena 'Beñat' izan da. Harentzat izango da hirugarren asteko gosari bikoitza. Bigarren saria gainerako lehiakideen artean zozketatuko da, beti ere, aste osoko partidak egin dituztenen artean. Aste honetakoa horrela erabaki da: Urtea, hilabetea eta atzoko eguna zenbatuta (20+3+29), 52. sailkatua 'Ipernas' izan da. Harentzat izango da saria.
Aiurriko lantaldeak eskertza adierazi nahi die partaide guztiei, ehunka izan direlako Aiurriko ekimenera batu direnak.
Aste honetan lehiaketa berezia martxan jarri dute antolatzaileek. Aiurriko taldean oraingoan ez da saria banatuko. Izan ere, Aiurriren egitasmoa denboraldiko azken hiru asteetara mugatzen zen. Saririk gabe ere, jokatu eta goza daiteke berdin-berdin. Zorte on!
Hiru asteetako saridunek (Beñat, Ipernas, Pako, Joxemi, Ugaitz) e-posta idatzi behar dute idazkaritza@aiurri.eus emailera. Krisia igarota, gosari bikoitz bana jasoko dute sari modura.
Martxoak 16-22ko saridunak
'Pako' izan zen, eta harentzat izango da saria. Gosari bikoitza jasoko du Amasa-Villabonako Amasa kafetegian.
Bigarren saria ez dago lehiari zuzenean lotuta, parte hartzeari baizik. Parte hartzea saritzea bilatu du Aiurrik, eta hori dela eta beste gosari bikoitza zozketatuko du. Eta nola egin da zozketa? Lehen aste honetan, hauxe izan da irizpidea. Pasa den asteko lehiaketako azken eguna martxoak 22 zenez, zerrendan 22. partaidearentzat izango da saria. Kasu honetan, 'Joxemi'.
Martxoak 8-15eko sarituak
'Beñat' izan zen, eta harentzat izango da saria. Gosari bikoitza jasoko du Andoaingo Arruti gozotegian, hori bai, Koronabirusaren krisia igaro eta gero. Bigarren saria ez dago lehiari zuzenean lotuta, parte hartzeari baizik. Eta nola egin da zozketa? Lehen aste honetan, hauxe izan da irizpidea. Martxoaren 15a 2020. urteko 75. eguna zenez, aste horretan 75. postuan geratu denak irabaziko du saria. 'Ugaitz'ek irabazi zuen, horrela, gosari bikoitza.