#BertsoVid19

1000 bertsozaletik gora Aiurrik abiarazitako ekimenean

Aiurri 2020ko apirilaren 9a

BertsoVid19 ekimena hasi zenetik 1000 bideotik gora jaso ditu Aiurrik. Azken aldian, Euskal Herriko zenbait txokotatik iristen ari zaizkigu bertsoak; Markinatik, Gasteiztik, Goizuetatik, Arrasatetik, etab. Ez hori bakarrik, #BertsoVid19 kateak ozeanoak ere zeharkatu ditu; El Salvadorretik, Kolonbiatik eta Zelanda Berritik ere iritsi zaizkigu bertsozaleen bideoak, baita gertuago, Madrildik ere. Izugarrizko zabalkundea edukitzen ari da bertso-katea, eta horregatik jaso itzazue Aiurriko lantaldearen eskerrik beroenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!