Alarma egoeran orain arte baimenduta zeuden irteeretan gurasoei laguntzeko aukera izango zutela adierazi du lehenik Espainiako Gobernuak, baina erabakiak gizartean sortu duen harrera txarraren ondorioz, atzera bota du. Astelehenean 14 urtetik beherakoak kalera irten ahal izango dute paseatzera.
Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak adierazi duenez, umeek paseatzeko aukera izango dute igandetik aurrera; horrekin guztiarekin, datozen eguunetan helaraziko dituzte erabakiarekiko xehetasun gehiago.
Irteerak modu kontrolatuan egin beharko dira, oinarrizko higiene neurriekin. Esanak esan, ezinbesteko izango da urruntze fisikoa, maskaren erabilera, eta eskuen eta espazio komunen higienea bermatzea.