Gorabeherak websaila

Gorabeherak 4: Maurizia Aldeiturriaga

Oraingo honetan, Maurizia Aldeiturriaga sartuko da igogailuan, logopedarenera joan nahi duelako. Ez omen da lehen aldia, eta Ramon igogailuzaina ez dago oso pozik...

'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websaila da, TTAP aldizkari digitalerako ekoiztua eta Aiurrin ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu. 

Kapituluak primizian eta askoz gehiago Ttap aldizkarian. Deskargatu hemen!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!