Umorearekin, zerura edo infernura. 'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websaila da, TTAP aldizkari digitalerako ekoiztua eta Aiurrin ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu.
Udazkenean itzuliko da 'Gorabeherak' websaila

Aiurri 2020 eka 12 Eskualdea

Amaitu da 'Gorabeherak' websailaren lehen denboraldia. Aiurrin ikusgai daude orain arte argitaratutako bost atalak. Ttap aldizkari digitalak websailari buruzko galdetegia prestatu du ikusi duen ororen iritzia jasotzeko.