Gorabeherak websaila

Gorabeherak 3: Jon Idigoras

Aiurri 2020ko mai. 8a, 10:00

Gaurkoan, Jon Idigoras sartuko da igogailuan. Jakin nahi al duzu zergatik utzi du mutu Ramon igogailuzainak Jon Idigoras politikaria? Ez galdu umorez betetako 3. kapitulua!

'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websaila da, TTAP aldizkari digitalerako ekoiztua eta Aiurrin ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu. 

Kapituluak primizian eta askoz gehiago Ttap aldizkarian. Deskargatu hemen!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!