Karmele Jaiok jaso du 2019ko 111 Akademiaren Saria

Aiurri 2020ko uzt. 7a, 11:00

COVID-19ak eragindako osasun-krisialdia tarteko, aurten ez zen 2019ko 111 Akademiaren Saria ezagutzera emateko jendaurreko ekitaldirik ospatzerik izan. 

Horren ordez, ekainaren 17an Gasteizen elkartu ziren 111 Akademiako eta Larramendi Bazkuneko kideak Karmele Jaio, sariaren irabazlearekin. Liburu sarituaren edizio berezia eta sariaren ziurtagiria eman zioten bertan. Eta ondorengo ikus-entzunezkoa osatu dute ohiko ekitaldiaren faltan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!