Koronabirusa

Maskaren erabilera derrigorrezkoa izango da bihartik aurrera

Aiurri 2020ko uzt. 15a, 15:03

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian maskara jartzea derrigorrezkoa izango da gauerditik aurrera. Nafarroan ere, maskara jarri beharko da etzitik aurrera.

Igerilekuetan eta hondartzetan maskara jarri beharko da, bainu bat ematean izan ezik. Kirola egitera irtetzean edo naturguneetan ere maskararik gabe ibiltzeko aukera egonen da. 

Arestian aipatutako kasuak alde batera utzita, ezinbestekoa izango da musukoen erabilera, leku itxietan zein kanpoan. Foru aginduaren arabera, udalei dagokie zaintzaren eta kontrolaren ardura; era berean, komertzioetako arduradunei dagokie segurtasun neurriak betetzearen ardura, eurei eta bezeroei dagokienez. Neurriak bete ezean, 100 euroko isunak jarriko dituztela adierazi dute.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!