Koronabirusa

“Egoera epidemiologikoaren eboluzioa” ikusita, Eusko Jaurlaritzak neurri berriak iragarri ditu

Aiurri 2020ko uzt. 28a, 10:09

Tabernak, diskotekak, beilategiak, gazte lokalak... araudi zorrotzagoa iragarri du Murga Osasun Sailburuak.

Gaueko aisialdia

Goizaldeko 01:30ean ostalaritza sektoreak ateak itxi beharko ditu Euskadin. Osasun Sailak aste honetan sartu nahi du indarrean, “egoera epidemiologikoaren eboluzioa” zein den aztertu eta gero.

Tabernak, terrazak, jatetxeak, txokoak eta diskotekak... gauerditik gertu negozioaren ateak itxi beharko dira. Eremu horien gehienezko erabilera, gainera, %60koa izango da. Kanpoko eremuetan kontsumitzaileek eserita egon beharko dute. Diskoteken kasuan, dantzaldiaren eremua mahaiez bete beharko dute dantza egitea saihesteko: “Gainera, establezimendu guztietan, oro har, 1,5 metroko distantzia fisikoa bermatu beharko da mahaien artean. Distantzia hori mahaietatik hurbilen dauden pertsonen artean neurtu beharko da. Gehienezko okupazioa 10 pertsonakoa izango da”.

Gazteen txoko edo lokalak

Debekatu egingo dute edozein jarduera, “gazteen lonja eta antzeko lokaletan”.

Beilatokiak eta ehorzketak

Bi kasuetan gehienez ere 60 pertsona elkartzeko aukera izango da, Eusko Jaurlaritzak ezarriko duen araudiaren arabera.

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!