Atzo, 4.930 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 244 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 29 kutsatu zenbatu dira Araban, 162 Bizkaian eta 49 Gipuzkoan; 4 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 10 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 2 pertsona ZIUn daude.