Koronabirusa

Aurrera plazako bizilagun guztiek negatibo eman dute PCR probatan

Mikel Arberas 2020ko uzt. 31a, 12:36

Udalak zabaldu duen oharraren arabera, bizilagun horiek euren ohiko bizitzarekin jarraitzeko modua izango dute "eta positiboak agertu diren bi etxebizitzetan soilik jarraitu beharko dute konfinatuta".

Honako mezu hau zabaldu du Zizurkilgo Udalak:

Zizurkilgo Aurrera plazako lehen zenbakiko agerraldia bi etxebizitzetara mugatzen da. Hala ondorioztatu dute osasun arduradunek gainontzeko etxebizitzetako bizilagun guztiei egindako probek negatibo eman ostean. Beraz, bizilagun horiek euren ohiko bizitzarekin jarraitzeko modua izango dute eta positiboak agertu diren bi etxebizitzetan soilik jarraitu beharko dute konfinatuta.

Udalak beste behin bizilagunen jarrera eskertu eta txalotu nahi du eta hedabideei izandako jarrera errespetuzkoa ere eskertu nahi die. Konfinatuta geratzen diren bizilagunekin etengabeko harremana mantentzen jarraituko dute Udal zerbitzuek.

Oro har, herritarrei lasaitasun mezua berretsi nahi diegu baina behar den segurtasun neurriak hartzen jarraitu behar dugula azpimarratuz, koronabirusak gure artean jarraitzen duelako.

Elkar zaintzeko uneak dira.

Erlazionatuak

Aurrera plaza

Jon Ander Ubeda 2020 uzt 31 Zizurkil

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!