Beherunzko joera eten dezakeen edozein albiste ona da, ekonomiaren eta enpleguaren eskutik. Jose Nestor Arana Arabaolaza Lanbideko Zerbitzu Orokorren zuzendariak hitza jarri dio albiste on horri: “Oso albiste ona da, zalantzarik gabe. Lehen aldiz martxoaz geroztik, langabezia-tasak behera egin du Euskadin. Joan den hilean azaldu genuenez, egonkortu egin zen hilabete lehenagotik marrazten ari ginen ordoki hori, eta, gorabehera handiko testuinguruan gaudela badakigu ere, gaur esan dezakegu langabeziaren zerrenda murriztu egin dela izen-abizenak dituzten mila pertsona baino gehiagotan".
143.360 langabetu Lanbideko bulegoetan
Kopurua handia da, nahiz eta uztailean 1.088 langabetu gutxiago zenbatu. Hauxe da azken hilabeteotako joera:
- Martxoa +10.974
- Apirila +10.430.
- Maiatza +3.072.
- Ekaina +2.773.
- Uztaila -1.088.
Langabetuak lurraldeka
- Bizkaia -834.
- Araba -179.
- Gipuzkoa -75.
Galera beti emakumeen alde
Emakumezkoa da langabetuaren aurpegia, baita datuak onak direnean ere. Oraingoan gizonekoen artean eman da langabetuen jaitsiera handiena (697). Emakumezkoek zailtasun handiagoak dituzte lanean murgiltzeko (391).
Gazteen artean hazi da enplegua
Langabetuen kopuruaren beherakadarik handiena 25 urtetik beherakoen taldean gertatu dela adierazi dute, eta ziurrenik udari eta aisialdiari lotutako behin behineko kontratuak dira.
Uztaileko datuak onak badira ere, ikusi beharko da irailetik aurrera agertzen den panorama zein den. Iritsi ahala ikusten joan beharko da, baina langabeziak nabarmen gora egiteko aukera ez da baztertu behar.