Eraberritze lanak N-1 errepidean

Aiurri 2020ko abu. 9a, 09:57

Abuztuaren 8an hasi eta 23ra arte, eraberritze lanetan murgilduko dira N-1 errepidean. Horrek trafikoan aldaketak ekarriko ditu, bi noranzkoetan. 

Baita bus zerbitzuan ere. Tolosatik Donostiarantz doanak, gainera, Villabona pareko gasolindegian sartu nahi badu Irurako industrigunearen irteera hartu beharko du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!