Koronabirusa

Hirugarren mailako lizentzia duten tabernek ateak ireki ahal izango dituzte zenbait mugekin

Aiurri 2020ko abu. 21a, 15:14

Mikel Ubarrachena Gipuzkoako ostalarien lehendakaria eta Eneko Goia Donostiako alkatea adostasun batera ailegatu dira 3 eta 4. mailako tabernak berrirekitzeko. Hauek 2. mailako taberna bat bezala egin beharko dute lan. Horrez gain, Andoaingo Udalak tabernen egoerari buruzko ebazpen bat zabalduko du.

3.mailako lizentzia duten tabernak ixtearen legediak hautsak harrotu ditu ostalarien eta bezeroen artean; izan ere, koronabirusak sortutako pandemia dela eta Eusko Jaurlaritzak gauez lan egin dezaketen tabernak ixtea erabaki zuen. 

Azkenean adostasun batera iritsi dira Gipuzkoako ostalarien lehendakaria eta Donostiako alkatea. Tabernak bigarren mailako lizentzia izango balute bezala lan egin beharko dute; hau da, egunean zehar ireki ahal izango dute, baina goizeko 01:00etarako tabernak itxita egon beharko dira. 

Datozen orduetan Andoaingo Udalak tabernarien egoerari buruzko ebazpen bat zabalduko duela jakinarazi du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!