Atzo, 8.355 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 700 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 96 kasu zenbatu dira Araban, 363 Bizkaian eta 215 Gipuzkoan; 26 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 30 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 30 pertsona ZIUn daude. Bestalde, abuztuaren 17tik 23ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 19 hildako egon direla.
Eskualdeko datuak:
- Andoain: 9 kasu
- Urnieta: 2 kasu
- Zizurkil: 2 kasu
- Asteasu: 2 kasu
- Aduna: 2 kasu
- Villabona: kasu bakarra
Andoaingo egoera
Anbulatorioko langileek, arduraz jokatzeko eskatzearekin batera, herritarrei zenbait gomendio luzatu dizkiete. Hasteko eta behin, ondoezaren bat sentitzen bada, ez joateko familia edo lagun arteko bileratara; izan daiteke katarro huts bat baina baita ere koronabirusarekin kutsatu izana. PCRaren proba egitea da modu bakarra jakiteko zer daukan, eta bien bitartean etxean geratzea komeni da.
Halaber, positiboa eman duten pertsonei eskatzen diete saia daitezela informazio guztia helarazten, aurreko egunetan ondoan eduki dituzten pertsonak identifikatze aldera; gainerakoan, zaildu egiten ari zaie arrastoaren atzetik ibiltzea.
Horrez gain, Aiurri Andoaingo Udalarekin harremanetan jarri da informazio eske.