Jokin Urkizuk eta Debora Frutosek Nafarroako Rallysprint txapelketan garaikurra eskuratu dute

Aiurri 2020ko ira. 7a, 09:31

Nafarroako rallysprint txapelketa zenbait kategoriatan banatzen da eta eurak horietako batean lehen postua lortu zuten asteburuan; sailkapen orokorrean zortzigarren postuan geratu ziren.

Jokin Urkizu amasarrak pilotu lanetan aritu zen, eta Debora Frutos andoaindarra kopilotu gisa; Nafarroako rallysprint lehiaketako laugarren kategorian hartu zuten parte BMW E30 325i autoarekin; izan ere, lasterketan erabiliko den autoaren arabera, maila batean edo bestean parte hartzen da.

Lasterketa Ziharka Motorsport automobil taldeak antolatu zuen Lesakan irailaren 5erako. Pilotu eta kopilotuek gogo biziz parte hartu zuten lasterketan; alabaina, orain harteko zenbait lasterketa bertan behera geratu dira Covid 19a dela eta, Focus eta Kobe Kopa barne. Deborak garaipenaren harira, "uste genuena baino hobeto egin genuen lasterketa eta izugarri gozatu genuen". 

Jada bost lasterketa inguru ospatu dira, maskarekin eta oinarrizko segurtasun neurriekin. Hala ere, ez dute jakingo lasterketa gehiago egingo diren azken mementorarte: "Antolatzaileek azken unerarte itxaroten dute lasterketak bertan behera geratuko diren ala aurrera jarraituko duten esateko. Hala ere, pentsatzen dugu asfalto gainean arituko garela".

Honatx lasterketako bideoa auto barrutik:

Erlazionatuak

"Gasolina dugu zainetan"

Mikel Arberas 2020 mar 10 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!