Koronabirus kasuen ugalketa dela eta, Asuncion Klinikan neurri murriztaileak ezarri dituzte

Aiurri 2020ko urr. 10a, 09:14

©asuncionklinika.com

Berria egunkariak aurreratu duenez, Andoaingo eta Aiztondoko biztanleei zerbitzua ematen dien Asuncion Klinikan murrizketak egin dituzte. Hainbat zerbitzu itxi edo tokiz aldatu dituzte, prebentzioagatik.

Langileen artean kasu batzuk antzeman eta gero, proba gehiago egiten hasi eta positibo berriak antzeman dituzte. Berriak eman duen albistearen arabera, pazienteek ez dute bisitaldirik jasoko eta ez dute kontsultarik ez ebakuntzarik egingo. Bidasoako ospitalera bideratu behar omen dituzte gaixoak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!