Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen eta Urnietan kasu positibo asko agertu dira, asteburuan zehar

Aiurri 2020ko urr. 19a, 12:36

Urnietako egoerak okerrera egin du azken egunetan, eta intzidentzia maila handia da. Eskualdean, orotara, 60 kasu antzeman dira denera.

Gipuzkoan asten egunetan positiboek nabarmen egin dute gora; halaber, eskualdean ere azken hilabeteetako datu kezkagarrienak argitaratu dira, 60 kasu positibo azken hiru egunetan. 

Atzo, 7.838 proba egin ziren, eta, haietatik, 657 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 59 kasu zenbatu dira Araban, 313 Bizkaian eta 275 Gipuzkoan; 10 kasu gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 55 pertsona ZIUn daude.

100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia tasa metatuan Andoain semaforo gorrira iristear da, eta Urnietak hainbat egun darama egoera horretan. Villabonako eta Zizurkilgo kasuetan datu hobexegoa eskaintzen ari dira egun hauetan, alor horretan.

Hainbat ostalaritza gune itxita Urnietan

Urnietan egun gutxiko epean PCR bidezko positiboen kasuak goruntz egin du. Igandeko emaitza hobea izanik ere, azken egunetako positibo kopuruarekin “kezka” agertu zuen Udalak. Aurreko asteburuaren hasieratik herriguneko hiruzpalau ostalaritza gune itxita daude.

Eskualdean azken 72 ordutan jasotako datuak:

Andoain: 11 kasu (ostirala), 10 kasu (larunbata) eta 5 kasu (igandea)

Urnieta: 5 kasu (ostirala), 13 kasu (larunbata) eta 3 kasu (igandea)

Amasa-Villabona: 2 kasu (ostirala), 3 kasu (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

Asteasu: 4 kasu (ostirala), kasurik ez (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

Zizurkil: kasurik ez (ostirala), 2 kasu (larunbata) eta kasu bakarra (igandea)

Aduna: kasu bakarra (ostirala), kasurik ez (larunbata) eta kasurik ez (igandea)

PCR POSITIBO BERRIAK URRIA 12-18

HERRIA

URR 12 URR 13 URR 14 URR 15 URR 16 URR 17 URR 18

ANDOAIN

1 11 11 6 11 10 5

URNIETA

1 1 4 8 5 13 3

ZIZURKIL

0 0 1 3 0 2 1

VILLABONA

0 1 2 3 2 3 0

ASTEASU

0 0 0 1 4 0 0

ADUNA

0 0 0 0 1 0 0

GIPUZKOA

224 186 303 370 431 333 
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!