Taberna gehienen itxiera gaueko bederatzietan

Aiurri 2020ko urr. 24a, 09:28

Ez ohiko irudia eskaini zuten Andoaingo ia tabernari gehienek, gaueko 21:00tarako mahaiak jaso, ingurua txukundu eta pertsiana jasi behar izan zutelako. Era berean nahasmen handiko eguna izan zen, arratsaldean zehar zabaldu baitzen Jaurlaritzaren agindua gauerditik aurrera bete behar zela. Hori dela eta, taberna bat edo beste gauerdira arte irekita egon zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!