Covid19 | Datuak egunez egun

Espainiako Gobernuak agindu duen alarma-egoera Euskaditik kudeatu ahal izango da

Aiurri 2020ko urr. 25a, 23:30

Eusko Jaurlaritzaren eta hainbat erkidegoen eskaerari men eginez, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Alarma-egoera iragarri du. Gauez mugikortasuna mugatuko da, eta erkidego bakoitzaren ardurapean kudeatuko da.

Modu horretan, Urkulluk Euskadiko epaitegiek galerazitakoa egin ahal izateko bitarteko legala aurkitu du.

Gauzak horrela, alarma-egoeran da Hego Euskal Herria berriro ere. Espainiako Gobernuak iragarri du gaur eguerdian, eta indarrean sartuko da gaur bertan. Hasiera batean hamabost egunerako sartuko da indarrean, baina hilabete luzez indarrean egoteko bokazioarekin txertatu dute. Tokian tokiko egoeraren arabera, murrizketak handiagoak edo arinagoak izango dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!