Covid19 | Datuak egunez egun

"Euskadin egoera gogorrago bati aurre egiteko prest gaude, erantzuteko gaitasuna duen osasun sistema bat dugulako"

Aiurri 2020ko aza. 3a, 08:00

"Egoera kezkagarria da, eta orekatik aurre egiten saiatzen ari gara, osasuna eta ekonomia babesteko", adierazi zuen Urkulluk atzo. Aste honetan zehar LABI ahoku batzordeak azken 10 egunetako azterketa oso bat egiteko aukera izango duela erantsi zuen.

 

Neurri posible guztiak aztertzen ari direla aurreratu zuen, besteak beste, funtsezkoak ez diren jarduera ekonomikoak ordu jakin batean etetea edo egunero ordu bat lehenago mugatzea; eta, konfinamendu berri bati buruz galdetuta, azpimarratu zuen horrek ekonomian izango lituzkeen ondorioez jabetu behar dela, eta, gainera, aurrekontuak birplanteatu beharko liratekeela.

Euskadik osasun-sistema sendoa duela defendatu zuen: "Euskadin egoera gogorrago bati aurre egiteko prest gaude, erantzuteko gaitasuna duen osasun sistema bat dugulako".

LABIren Aholku Batzordeak kontaktuak ahalik eta gehien mugatzeko gomendioa egin zuen, eta, horren aurrean, Lehendakariak berretsi egin du harreman sozialek birusaren transmisioan duten eragina, eta, horregatik, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak burbuilak egitea aholkatzen duela: "Pandemia hau luzerako doa eta birusarekin bizitzen jakin behar dugu. Agian ez gara horretaz jabetu eta lehen olatuaren ondoren erlaxazio handiegia egon da maila indibidualean eta kolektiboan. Denok dakigu zer egin behar dugun transmisioa saihesteko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!