Aiztondoko zenbait udaletxek elkartasuna adierazi diote Saharako herriari

Aiurri 2020ko azaroaren 17a

Azken egunetan Aiztondo bailarako zenbait udaletxek Saharako bandera zintzilikatu dute balkoietan Sahara herriari elkartasuna eta babesa adierazteko, hala nola Asteasuko, Adunako edota Amasa-Villabonako udaletxeetan.

Zizurkilgo Udalak ondorengoa argitaratu zuen bere webgunean: "Azken egunotan Marokoko ejerzitoak Saharako Guerguerateko kanpamentua erasotu du, 30 urteko su-etena hautsiz. Saharako herri armadak erantzun egin du erasoa. Zizurkilgo Udalak bere elkartasuna adierazi dio Saharako herriari. Elkartasun horren ikur gisa, Saharako bandera jarrita dago udaletxeko balkoian".

Amasa-Villabonako Udalak ere elkartasuna adierazi dio Saharako herriari sare sozialen bitartez:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!