Gaizka Izagirre, Gaztezuloko zuzendaria, izango da lehen solasaldiaren moderatzailea, eta hiru hitzakide izango dira harekin: Aiora Mujika youtuberra, Iruñe Astitz diziplina anitzeko artista eta Alex Padilla Gazteako Sare Sozialen Arduraduna. Euskarak sare sozialen erabileran duen lekuaz mintzatuko dira aipatutako hiru kideak.
Solasaldi guztiak Kutxa Kultur Plazan izango dira, 19:00etatik aurrera. Solasaldiak bertatik bertara jarraitzeko aukera izango da. Aretoaren aforoa mugatua dago eta izena eman beharra dago aurrez euskaraldia.eus/solasguneak orrialdean. Gainera, EiTB.eus-ek solasaldiak streaming bidez eskainiko ditu internetez jarraitu ahal izateko. Eitb.eus atarian eta Euskaraldiaren webgunean egongo dira ikusgai mahai-inguruak.