Andoaingo baratzetan ekoiztutako produktu sorta-frexkoa izango da, eta lehiaketan parte hartzeko baldintzak hauexek dira:
-
“Aiurri” taldean izena emanda egotea.
-
Aste osoko partidak jokatzea.
Sariak hurrengo bi asteetan
-
Azaroaren 23tik 29rako partidak kontutan hartuta, bi sari banatuko dira. Lehena, onenari. Bigarrena zozketa bidez erabakiko da.
-
Azaroaren 30etik abenduaren 6rako partidak kontutan hartuta, bi sari banatuko dira. Lehena, onenari. Bigarrena zozketa bidez erabakiko da.
312 lagun Aiurri taldean
Gaurko egunez, 312 lehiakide daude “Egunean Behin Aiurri” taldean. Lehiaketa berria martxan jarrita, partaidetzak gora egitea espero da.
Hauxe da taldeko lehiaketan parte hartzeko esteka.