Covid19 | Datuak egunez egun

Gabonetarako proposamenak, Eusko Jaurlaritzaren ahotik

Aiurri 2020ko aza. 30a, 20:55

Sagardui Sailburuak Eusko Jaurlaritzak diren asmoen berri eman du. Eguberrien atarian, honako proposamenak luzatu ditu.

  • Udalerri eta autonomia-erkidegoen konfinamendu perimetrala kentzea.
  • Abenduak 24 eta 31: Gaueko mugikortasuna 01:00etara lutzatzea.
  • Otorduetan 10 pertsona elkartzea baimentzea.
  • Kabalgatak eta antzeko ekitaldiak bertan behera uztea.

Ekitaldi handiak ez egiteko proposamena

"Gabonak ospatu behar direla ulertzen dugu, ospatuko dira baina beste modu batera egin beharko dira. Pilaketak saihesteko modua bilatu behar da, beraz, beste modu batera antolatu beharko dira ekitaldi horiek".

"Ondo goaz, baina ez gaude ondo"

Adierazle guztietan beheranzko joera ikusten da, eta berresten da hartutako neurriak egokiak direla. Ez dira nahastu behar bilakaera on bat eta egoera on bat. Birusa gainditzeko neurriei eustea onena dela uste dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!