Covid19 | Datuak egunez egun

Eremu gorritik irten da Andoain

Aiurri 2020ko abe. 3a, 12:44

388,09ko intzidentzia tasa duela dio gaurko Osakidetzako boletinak, eta beraz eremu gorritik irten da Andoain. Urriaren 19raino joan beharra dago intzidentzia tasa beretsura iristeko. Orduko hartan 495,15eko intzidentzia tasa metatua zegoen, gorrian sartzeko zorian.

  • Andoainen kasu positibo bakarra eman da, eta Urnietan hiru egunez jarraian ez da kasu positiborik eman.
  • Asteasun eta Zizurkilen kasurik ez, gaurkoan.
  • Adunan, aldiz bi kasu berri antzeman dira.

Ospitalen egoera

UCI-ZIUko okupazioak beheruntz darrai, eta baita ospitalean direnen kopurua ere. UCIn 127 lagun daude, atzokoan baino 2 lagun gutxiago. Eta ospitalean 337 lagun daude, atzokoan baino 15 lagun gutxiago.¡

Baina birusa gure artean dago. Izan ere, azaroaren 28tik hona oinarrizko birsorkuntza tasa egunez egun igotzen ari da.

Atzo, 9.656 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 632 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 94 kasu zenbatu dira Araban, 296 Bizkaian eta 241 Gipuzkoan; 1 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Kutsatze kasuak azaroaren 30tik abenduaren 6era:

HERRIA

AZAR 30 ABEN 1 ABEN 2 ABEN 3 ABEN 4 ABEN 5 ABEN 6

ANDOAIN

1 0 1        

URNIETA

0 0 0        

ZIZURKIL

0 0 0        

VILLABONA

1 1 0        

ASTEASU

0 0 0        

ADUNA

0 0 2        

LARRAUL

1 0 0        

GIPUZKOA

186 195 241      
Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!