#BertsoVid19

Komunitatearen saria jaso du Aiurrik, Tokikom Sarietan

Aiurri 2020ko abe. 17a, 19:30

Garaiotara egokituta bada ere, azken urteotan hasitako bideari jarraiki, TOKIKOM Sariak banatu dituzte aurten ere, euskarazko toki komunikabideen lanaren bikaintasuna aldarrikatzeko eta gizarteratzeko asmoz. Aiurrik "Komunitatearen saria" jaso du, konfinamendu garaian martxan jarri zuen #BertsoVID19 ekimenagatik.

Komunitatearen saria: Aiurri. “#Bertsovid-19”

Esan bezala, TOKIKOMek irakurleei ere hitza eman dien lehen aldia da, Komunitatearen Saria emateko. Epaimahaiak aukeratutako bederatzi lan finalistak hamar egunez egon dira bozketagai, azaroaren hasieran, publikoak gogokoena aukeratzeko. Guztira, 1.256 bozka jaso dira. Lehen hiru postuen artean oso alde txikia izan  bada ere, bozka gehien jaso duen lanak 267 jaso ditu, guztien %21. Ondorioz, TOKIKOM Sarien 2020ko Komunitatearen Saria Beterri-Buruntzako Aiurrirentzat da, “#Bertsovid-19” ekimenagatik.

Azalik onena: Puntua, “Suizidioa”

Azalik onenaren saria Debagoienako Puntuaastekariak lortu du, Azkoitiko Maxixatzeneta Sakanako Guaixe aldizkariekin lehia estuan. Epaimahaiak azal honen lan grafikoa goraipatu du: oso elementu sinple gutxirekin oso irudi adierazgarria osatuz, alde estetikotik garbitasuna, oreka eta dotorezia galdu gabe.

Edukirik onena: Anboto, “Zaldibar”

Edukirik onenaren saria, berriz, Durangaldeko Anbotoastekariarentzat izan da. Tamalez, 2020 arraro honek pisu handiko albiste asko eman ditu, tartean Zaldibarko hondakindegiko gertakari latzak. Otsaila erdialdean, auzia gertutik bizi duen Anbotokhiru orrialdeko tarte zabala dedikatu zion, ikuspuntu, testigantza eta kazetaritza molde ezberdinak uztartuz. Lan horri eman dio edukirik onenaren saria epaimahaiak, Uribe-Kostako Hirukarekin eta Orio eta Aiako Karkararekin norgehiagokan.

Ikus-entzunezkorik onena: Erlo TB eta Baleike. “Marea errotaren arrastoaren bila”

Ikus-entzunezko onenaren saria Zumaia aldera joan da aurtengoan. Erlo Telebistak eta Baleike aldizkariak erreportaje ikusgarria sortu dute, herrian garai batean zegoen marea errotaren berri emanez. Epaimahaiak ikus-entzunezkoaren beraren faktura bikaina eta atzetik sumatzen den dokumentazio lan izugarria nabarmendu dute saria lan honi emateko orduan. Kategoria honetan Beterri-Buruntzako Aiurrieta SakanakoGuaixe ere aritu dira lehian.

Tokikomen balorazioa:

TOKIKOMetik zorionak eman nahi izan dizkiete saria jaso duten zein parte hartu duten toki komunikabide guztiei. Azpimarratu dutenez, “zabalduta dagoen aurreiritziaren kontra, euskarazko toki komunikabideek kazetaritza lan aparta, eta sari hauek berriz ere utzi dute oso argi, euskarri eta formatu guztietan, gainera”. Antolatzaileek gonbitea zabaldu dute sarien webgunea bisitatu eta bertan arakatzeko lan finalista guztiak, “benetan ederrak eta denbora eskaintzeko modukoak baitira”.

Erlazionatuak

Tokikom sariak 2020

Aiurri 2020 abe 18 Eskualdea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!