Aurreikusi zitekeen egoera iritsi da. Azken egunetako datuek gaurkoa gerta zitekeela iragartzen zuten. Izan ere, bereziki Andoainen udazken hasierarako kutsatze kopurua erakusten ari zen. Urtarrilaren 4an 16 positiboren berri eman zuten, eta 8an 18.
Gipuzkoan, urte hasieratik hona, positiboen kopurua nabarmen igo ere. Eta urtarrileko egun askotan positibotasun tasa %7tik gora egon da.
Eremu gorrian murgilduta, ikaragarri sufritzen ari den sektoreak nozituko du eremu gorrira sartu izanak: Ostalaritzak. Itxi egin beharko dituzte ateak, eta hori kolpe handia da negozio askorentzat.
Jaurlaritzak ostalaritzari dagokion egoera astelehenero eta ostegunero berritzen du, eta okerrik ezean, tabernak asteartean itxita egon beharko dute eta gutxienez ostiralera bitarte.
Dekretuak dioena
9.– Ostalaritzako lokalak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak. 1) Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak berriz ireki ahal izango dira, honako arau hauen arabera: 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, jendearentzat berriz irekitzeko, beharrezkoa izango da COVID-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 eguneko Intzidentzia Tasa Metatua 500 baino gutxiagokoa izatea 100.000 biztanleko, eta establezimenduak itxita egon beharko dira tasa hori aipatutakoaren berdina edo handiagoa bada. Osasun Sailaren webgunean (https:// www.euskadi.eus), astero, astelehenetan eta ostegunetan, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpen bat zabalduko da, udalerrietako tasen zerrendarekin, eta erreferentzia eraginkorra izango da, hurrengo egunetik aurrera establezimenduak irekitzeko edo ixteko.
Andoain
Andoainen egoera gaiztotu egin da nabarmen, abenduaren hasieratik hona:
Abenduak 30-Urtarrilak 6:
- 44 kasu positibo.
- Intzidentzia tasa: 413,66.
- ID: 1,68.
Abenduak 23-29:
- 18 kasu positibo.
- Intzidentzia tasa: 267,65.
- ID: 1,33.
Abenduak 16-22:
- 21 kasu positibo.
- Intzidentzia tasa: 200,74.
- ID: 2,50.
Abenduak 9-15:
- 9 kasu positibo.
- Intzidentzia tasa: 80,29.
- ID: 0,41.
Abenduak 2-8:
- 3 kasu positibo.
- Intzidentzia tasa: 194,04.
- ID: 0,38.
Amasa-Villabona
Bereziki azken hiru asteotan okertu da egoera:
Abenduak 30-Urtarrilak 6:
- 17 kasu positibo.
- Intzidentzia tasa: 439,41.
- ID: 2,00.
Abenduak 23-Abenduak 29:
- Kasu positibo 9.
- Intzidentzia tasa: 169,32.
- ID: 1,11.
Abenduak 16-Abenduak 22:
- Kasu positibo 1.
- Intzidentzia tasa: 152,39.
- ID: 0,64.
Abenduak 9-Abenduak 15:
- 8 kasu positibo.
- Intzidentzia tasa: 237,05.
- ID: 0,88.
Abenduak 2-Abenduak 8:
- 6 kasu positibo.
- Intzidentzia tasa: 270,91.
- ID: 0,73.
44/2020 DEKRETUA bere osotasunean