Covid19 | Datuak egunez egun

14 kasu zenbatu dira eskualdean, horietatik 8 Andoainen

Aiurri 2021ko urt. 15a, 12:30

Andoainen 8 kasu zenbatu dira, eta bina Amasa-Villabonan, Urnietan eta Zizurkilen. Amasa-Villabona eta Andoainek eremu gorrian jarraitzen dute. Lehenengoaren egoera nahiko egonkorra da, baina Andaoinen intzidentzia tasak goruntz jarraitzen du. 

Atzo, 13.224 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 760 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 100 kasu zenbatu dira Araban, 412 Bizkaian, 239 Gipuzkoan eta 9 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 50 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 84 pertsona ZIUn daude.

Aldagai nagusi guztiek goruntz jo dute, azken astean

Oinarrizko birsorkuntza tasa 1,23an dago, aste osoan bezalaxe. Gipuzkoan joera gorunzkoa da, atal honetan. UCI-ZIU zainketa berezien unitatean 84 lagun daude, atzokoan baino bat gehiago. Eta ospitaleetan 367 lagun, atzokoan baino bat gutxiago. Azken bost egunetan igoera handi samarra eman da.

Kutsatze kasuak urtarrilaren 11etik urtarrilaren 18ra:

HERRIA

URT 11 URT 12 URT 13 URT 14 URT 15 URT 16

URT 17

ANDOAIN

8 10 9 8      

URNIETA

2 2 1 2      

ZIZURKIL

2 1 4 2      

VILLABONA

11 2 5 2      

ASTEASU

0 0 0 0      

ADUNA

1 0 0 0      

LARRAUL

0 0 0 0      

GIPUZKOA

219 237 209 239    

Kutsatze kasuak urtarrilaren 4tik urtarrilaren 10ra:

HERRIA

URT 4 URT 5 URT 6 URT 7 URT 8 URT 9

URT 10

ANDOAIN

16 7 9 7 18 9 3

URNIETA

0 4 0 0 0 0 1

ZIZURKIL

0 3 2 0 0 0 0

VILLABONA

3 6 1 1 0 2 4

ASTEASU

1 0 0 1 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

169 169 131 170 203 169
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!