Ospitaleratzea
Zenbakiak oso adierazgarriak dira, eta dagoeneko 600 lagun daude ospitalean. Urtarrilean zehar egon den positiboen igoerarekin ospitaleak gaixoz betetzen joan dira. UCI-ZIUtako presioa nabarmen igotzen ari da.
Intzidentzia tasa metatua
Euskadi osoan ari da igotzen, eta azken egunetako grafikoari begira jarrita, igoera kezkagarria antzematen da. Euskadi osoa eremu gorrian sartu da, nahiz eta Gipuzkoakoa izan Euskadi osoko daturik apalena.
Oinarrizko birsorkuntza tasa
1aren gainetik egotea ez da seinale ona. Halere beherunzko joera ikusten da, eta hori da itxaropenari eusteko heldulekuetakoa panorama zail honetan.