Covid19 | Datuak egunez egun

15 kasu zenbatu dira eskualdean, horietatik 14 Andoainen

Aiurri 2021ko ots. 8a, 12:42

14 kasu zenbatu dira Andoainen eta 1 Urnietan, azken hiru egunetan. Andoainen kasu ugari zenbatu diren arren, intzidentzia tasak beheruntz egiten jarraitzen du (513,74). Urnietan, berri onak asteburuan kasu bakarra zenbatu ostean. Amasa-Villabona eremu horira igaro da, 300eko intzidentzia tasatik jaitsi ostean. Aiztondori dagokionez, egoera hobetzen ari dela dirudi.

Atzo, 10.687 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 621 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 56 kasu zenbatu dira Araban, 371 Bizkaian eta 188 Gipuzkoan; 6 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleratzeak
Egoera egonkortzera doala dirudi, azken egunetan ospitalean dagoen jende kopurua apalduz doalako. Hori bai, UCI-ZIUko unitateetan aurreko asteetako joeraren ondorioz presioa handia da oraindik. 164 lagun daude zainketa intentsiboetako unitatean. Azken asteetako kopuru handiena da hori.

Ospitaleetan 57 eta 42 lagun berri sartu ziren aurreko egunetan. Aurreko asteetako kopuruaren erdia da, beraz, ez da datu txarra.

Birsorkuntza tasa

Aspaldiko baxuena da: 0,87 Euskadin. Asteak dira ez zegoela 1etik hain urrun.

Kutsatze kasuak otsailaren 1etik aurrera:

HERRIA

OTS 1 OTS 2 OTS 3 OTS 4 OTS 5 OTS 6

OTS 7

ANDOAIN

2 5 6 3 8 6 0

URNIETA

5 9 2 1 1 0 0

ZIZURKIL

0 0 0 4 0 0 0

VILLABONA

1 2 0 0 0 0 0

ASTEASU

1 0 0 2 0 0 0

ADUNA

0 3 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

259 333 320 281 264 217

Kutsatze kasuak urtarrilaren 25tik urtarrilaren 31ra:

HERRIA

URT 25 URT 26 URT 27 URT 28 URT 29 URT 30

URT 31

ANDOAIN

10 14 7 5 7 3 1

URNIETA

6 6 2 3 3 0 1

ZIZURKIL

2 9 0 2 1 1 1

VILLABONA

0 3 4 2 1 1 3

ASTEASU

0 0 1 2 0 0 0

ADUNA

0 0 1 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

331 297 342 357 306 264
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!