Atzo, 12.320 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 723 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 99 kasu zenbatu dira Araban, 399 Bizkaian eta 216 Gipuzkoan; 9 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 93 pertsona ospitaleratu ziren atzo eta COVIDa duten 157 pertsona ZIUn daude.
Herriz herri
Andoain
Urtarrilaren 11z geroztik eremu gorrian izanik, gaurkoan 7 positibo azpitik behar ziren eremu gorritik irteteko. Eta lortu da, kasu bakarra agertu baita. Intzidentzia: 453,70.
Urnieta
3 kasu berri eman dira, eta eremu gorrian dago oraindik. Intzidentzia: 579,80.
Villabona
Intzidentzia tasaren jaitsiera oso nabarmena ematen ari da. Bost egunez jarraian ez da kasurik izan, eta atzokoan 2. Intzidentzia: 321,11.
Zizurkil
Lau egunez jarraian kasu positiborik gabe, intzidentzia nabarmen jaitsi da. Gauzak horrela, ostegunean albiste onak iritsi daitezke. Intzidentzia: 593,08.
Aduna
Sei egunez jarraian kasu positiborik gabe. Ostegunean, gauzak ondo, Jaurlaritzak ostalaritza berriro irekitzea baimenduko luke.
Asteasu, Larraul
Egoera epidemiologikoa ona da, ez baita kasurik egon azken egunetan.
Kutsatze kasuak otsailaren 8tik 14ra:
HERRIA |
OTS 8 | OTS 9 | OTS 10 | OTS 11 | OTS 12 | OTS 13 |
OTS 14 |
ANDOAIN |
1 | ||||||
URNIETA |
3 | ||||||
ZIZURKIL |
0 | ||||||
VILLABONA |
2 | ||||||
ASTEASU |
0 | ||||||
ADUNA |
0 | ||||||
LARRAUL |
0 | ||||||
GIPUZKOA |
216 |
Kutsatze kasuak otsailaren 1etik aurrera:
HERRIA |
OTS 1 | OTS 2 | OTS 3 | OTS 4 | OTS 5 | OTS 6 |
OTS 7 |
ANDOAIN |
2 | 5 | 6 | 3 | 8 | 6 | 0 |
URNIETA |
5 | 9 | 2 | 1 | 1 | 0 | 0 |
ZIZURKIL |
0 | 0 | 0 | 4 | 0 | 0 | 0 |
VILLABONA |
1 | 2 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ASTEASU |
1 | 0 | 0 | 2 | 0 | 0 | 0 |
ADUNA |
0 | 3 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
LARRAUL |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GIPUZKOA |
259 | 333 | 320 | 281 | 264 | 217 |