Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen 2 kasu zenbatu dira, eta Urnietan eta Amasa-Villabonan bana

Aiurri 2021ko ots. 10a, 12:39

Eskualdeko egoera nabarmen hobetu da; Andoainen 2 kasu zenbatu dira, eta Urnietan eta Amasa-Villabonan bana. Urnieta eremu gorritik atera berri da, nahiz eta oraindik muga-mugan dagoen. 

Atzo, 13.437 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 748 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 121 kasu zenbatu dira Araban, 406 Bizkaian; 208 gehiago Gipuzkoan eta 13 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleratzeak
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 99 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 165 pertsona UCI-ZIUn daude. Ospitaleratzeen igoera handia eman da, azken egunetan. Beraz horrek esan nahi du UCI-ZIUko okupazioa handi samarra izango dela hurrengo asteetan ere.

Birsorkuntza tasa

Beherunzko joerarekin jarraizten dugu. 0,87koa zen herenegun, eta gaurkoa 0,85. 1etik geroz eta beherago egon, orduan eta hobeto.

Otsaileko lehen astean 99 hil dira

Bestalde, otsailaren 01etik 07ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 99 hildako egon direla.

Kutsatze kasuak otsailaren 8tik 14ra:

HERRIA

OTS 8 OTS 9 OTS 10 OTS 11 OTS 12 OTS 13

OTS 14

ANDOAIN

1 2          

URNIETA

3 1          

ZIZURKIL

0 0          

VILLABONA

2 1          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

0 0          

GIPUZKOA

216 208        

Kutsatze kasuak otsailaren 1etik aurrera:

HERRIA

OTS 1 OTS 2 OTS 3 OTS 4 OTS 5 OTS 6

OTS 7

ANDOAIN

2 5 6 3 8 6 0

URNIETA

5 9 2 1 1 0 0

ZIZURKIL

0 0 0 4 0 0 0

VILLABONA

1 2 0 0 0 0 0

ASTEASU

1 0 0 2 0 0 0

ADUNA

0 3 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

259 333 320 281 264 217
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!