Astero astero bertsoez gozateko aukera izango da, beraz, orriotan. Esker mila, aldez aurretik, ekimenean parte hartuko duten bertsozale guztiei. Ion Belokik bota du hirugarrena. Hauxe bertsoa:
Ion Beloki andoaindarrak jarritako bertsoa da, atal berriko hirugarrena:
Kasualitate batzuk badira
gure bizitza honetan
Galindo zaharra erori zaigu
covid-aren sugarretan
intxaurrondoak astintzen beti
zebilen eginahaletan
torturatzaile sutsua baitzen
Euskal Herriko lurretan
kasualitatez mundua utzi du
bere egunean bertan.
Doinua:
"Lurraren pean sar nindaiteke".